2003/09/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2003ko ABUZTUA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo ziren 2003ko abuztuan



Urte arteko hazkunde-tasa (2003ko abuztua, 2002ko abuztuarekin alderatuta) %3,2koa izan zen.


2003ko abuztuan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indize Orokorra %0,1 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta abuzturako urte arteko tasa %3,2ra iritsi zen, EUSTATen datuen arabera. Urteko lehen zortzi hilabeteetako tasa %3,0 igo zen iazko abenduaren aldean.




Urte arteko aldian (2003ko abuztua, 2002ko abuztuarekin alderatuta), lan-eskuaren kostua %5,8 igo zen eta lehengaien kostua, berriz, %1,3.


2003ko abuztuan guztizko kostuak izandako %0,1eko igoeran eragin desberdina izan zuten azpisektore nagusiek: Eraikinak azpisektoreko kostuak ez ziren aldatu (%0,0) eta Obra Zibilekoak, berriz, %0,2 igo ziren, joan zen uztailaren aldean. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran ere, modu desberdinean igo ziren: Eraikineko kostuak %3,1 igo ziren eta Obra Zibilekoak %3,2.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2003ko abuztuan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: petroliotik eratorritakoak (%3,0), energia elektrikoa (%2,3), asfalto-produktuak (%1,7) eta zementu artifiziala (%0,7) lehengaiek. Bestalde, hileko batez besteko prezioen jaitsiera izan zuten honakoek: plastikozko hoditeria (%-1,6), metalezko hoditeria (%-0,7), lur erreak (%-0,3) eta ateratze-agregatuak (%-0,2) lehengaiek, besteak beste.








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tlf:+34-945-01 75 05 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo ziren 2003ko abuztuan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2003/09/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002401_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali