2003/11/28ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2003KO URRIA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo ziren 2003ko urrian



Urte arteko hazkunde-tasa (2003ko urria, 2002ko urriarekin alderatuta) %2,5ekoa izan zen.


2003ko urrian, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indize Orokorra %0,1 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta urrirako urte arteko tasa %2,5era iritsi zen, EUSTATen datuen arabera. Urteko lehenengo hamar hilabeteko tasak, aurreko abenduaren gainean, igoera berdina izan du: % 2,5ekoa, alegia.



Urte arteko aldian (2003ko urria, 2002ko urriaren gainean), lan-eskuaren kostua % 5,8 handitu da; lehengaien kostuak, berriz, % 0,2.


Eraikuntza eta obra zibila azpisektoreek zeinu bereko bilakaera izan dute euren guztizko kostuetan: eraikuntzako kostuak % 0,1 goratu dira aurreko hilaren aldean, eta obra zibilekoak, ostera, % 0,2, joan den irailaren aldean. Azpisektore horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, ikusiko dugu, hazkundeari dagokionez, biak hazi arren, badela bien artean aldetxo bat: eraikuntzako kostuak % 2,4 hazi dira, eta obra zibilekoak, aldiz, % 2,8.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2003ko urrian, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: garbitzeko eta txukuntzeko materialak (%2,5), asfalto-produktuak (%2,4), petroliotik eratorritakoak (%1,8) eta plastikozko hoditeria (%1,4) lehengaiek. Aitzitik, hileko batez besteko prezioetan murrizketak izan dituzte karea, igeltsua eta eskaiola (%-0,3), olioak eta koipeak (%-0,3), bestelako metalezko artikuluak (%-0,2), leherkariak eta gasak (%-0,1) eta beira (%-0,1) lehengaiek.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tel.: 05-945 017 505. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo ziren 2003ko urrian

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2003/11/28
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002420_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali