|
Lurralde historikoka, urriko indizean urte arteko hazkundeak izan dira Gipuzkoan (%2,7), baina indizea %1,0 jaitsi da Arabako lurralde historikoan eta %2,2 Bizkaikoan. Urteko lehenengo hamar hilabeteetan, Bizkaiak eta Gipuzkoak %1,2 eta %1,8ko hazkunde metatuak izan dituzte, hurrenez hurren. Arabak, ostera, jaitsiera arina izan du aurreko urteko aldi beraren aldean, %0,5ekoa, hain zuzen ere.
|