|
Lurralde historikoka, azaroko indizean urte arteko hazkundeak izan dira Araban eta Gipuzkoan (%6,3 eta %3,4, hurrenez hurren); Bizkaian, berriz, indizea %2,9 jaitsi da. Urteko lehenengo hamaika hiletan hiru lurraldeek izan dituzte hazkunde metatuak, baina aldeak ere izan dira: aurreko urteko aldi beraren aldean, Gipuzkoan %3,0 hazi da, baina, Araban eta Bizkaian, ostera, neurritsuago, %0,1 eta %0,8ko hazkundeekin, hurrenez hurrez.
|