|
2003ko abuztuan, %1,9 hazi zen Euskal AEko industri jarduera, 2002ko hil beraren aldean, lan-egutegiaren balio absolutuetan, EUSTATek landutako datuen arabera. Lan-egutegiaren balio homogeneotan, urte arteko hazkundea %5,5era iritsi zen, joan zen abuztuak iazkoak baino lanegun bat gutxiago izan zuelako. Urtearen lehenengo zortzi hilabeteetarako hazkunde-tasa metatua, iazko aldi beraren aldean, %0,9 hazi da balio absolutuetan, eta %1,0 lan-egutegiaren balio homogeneotan. Aipatzekoa da 2003an industri produkzioan ematen ari den susperraldia; hazkunde positiboak eta gero eta altuagoak izan ziren lehenengo bi hiruhilekoetan, eta %2,0ra iritsi zen uztaila eta abuztua batuta. Hori guztia, balio homogeneotan.
|