2004/03/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2004ko URTARRILA



Euskal AEko industri jarduera %3,4 hazi zen 2004ko urtarrilean



Bitarteko ondasunen dinamismoak (%7,6) lagundu egin dio urtarrileko urte arteko hazkundeari.


2004ko urtarrilean, %3,4 hazi zen Euskal AEko industri jarduera, balio absolututan, 2003ko hil beraren aldean, EUSTATek landutako datuen arabera. Lan-egutegiaren balio homogeneotan, urte arteko aldakuntza %7,3koa izan da, urtarrilak aurten lanegun bat gutxiago izan duelako iaz baino.







2004ko urtarrilean, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zaizkie: petrolioa fintzea (%6,7), kimika-industria (%6,6), zurgintza (%6,5), metalgintza eta metalezko gaiak (%6,3), ez-metalezko industria (%6,1), energia elektrikoa, gasa eta ura (%5,6) eta material elektrikoa (%4,9) arloei, besteak beste.


Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan dituzte: bestelako manufakturak (%-12,1), metalezko eta ez-metalezko meak (%-9,2), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-3,0), elikagai-industria (%-2,9) eta larruaren eta oinetakoen industria (%-2,6) arloek, batik bat.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenean, 2004ko urtarrilean, nabarmen igo da bitarteko ondasunen urte arteko tasa (%7,6), ia aldagaitz mantendu dira ekipo-ondasunak eta ia bi puntuko jaitsiera izan dute kontsumo-ondasunek (%-1,8).


Lurralde historikoka, Indize Orokorraren urte arteko bilakaerek erritmo desberdinak izan dituzte; %6,6 eta %5,4 hazi dira, balio absolututan, Gipuzkoa eta Araba, hurrenez hurren; eta Bizkaian, berriz, %0,2ko jaitsiera arina izan da. Lan-egutegiaren balio homogeneotan, urte arteko lurraldekako aldakuntzak honakoak izan dira: %10,8 Gipuzkoan, %9,6 Araban eta %3,2 Bizkaian.









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tlf:+34-945-01 75 14 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %3,4 hazi zen 2004ko urtarrilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2004/03/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002496_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali