2004/03/23ko prentsa-oharra

IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREN INGURUKO ESTATISTIKA (I+G) 2002. urtea



Bizkaiko BPGarekiko I+G gastuak (%1,56) Gipuzkoakoa (%1,53) eta Arabakoa (%1,25) gainditu ditu 2002. urtean



Enpresetan I+Gra bideratutako baliabideen finantzaketa pribatua AEB, Alemania eta Suitza moduko herrialdeen mailan kokatzen da hiru herrialdeetan.



2002. urtean Euskal AEn 672 milioi euro gastatu ziren Ikerketa zientifiko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueretan. Gastu honetatik, 351 milioi (%52,2) Bizkaiari dagozkio, 228 (%33,9) Gipuzkoari eta 93 (%13,9) Arabari, Eustatek eman dituen datuen arabera.


I+Gko barne gastua aurreko urteko datuekin alderatuta, Bizkaian eta Gipuzkoan gehitu egin da, %13 eta %7ko gehikuntzekin, hurrenez hurren. Araban, ostera, %2 jaitsi da.



Datu berdinak ageri dira I+Gko gastuak BPGaren ehuneko gisa alderatuta (%1,50 Euskal AErako): Bizkaiko eta Gipuzkoako esfortzua ageri da, %1,56 eta %1,53 bideratzen baitute; hurrenez hurren eta Araba, berriz %1,25era iritsi da.


BPGrekiko I+Gko %1,5eko gastua da muga, ikerketan esfortzu esanguratsua egiten dutenen eta inbertsio txikiak egiten dituztenen artean; beraz, Bizkaia eta Gipuzkoa Frantzia, Danimarka, Erresuma Batua, Norvegia, Austria eta Kanada moduko herrialdeen mailan kokatzen dira oraindik ere.


Egikaritze-sektoreari dagokionez, lurralde historiko bakoitzak berezitasunak agertzen ditu. Araban, oraindik ere oso garrantzitsua da administrazio publikoaren gastua, administrazioaren meneko erakunde asko bertan kontzentratzen direlako eta aurten I+Gra bideratutako baliabideak %22 gehitu direlako. Bestalde, unibertsitatearen pisuak Euskal AEko gainerako herrialdeetan duenaren azpitik jarraitzen du eta enpresen sektoreari dagokionez, berriz, berau izan da gastuaren jaitsiera globalaren eragile, 2.002an %8ko atzerakada izan baitu.


Gipuzkoan, aldiz, gastu txikiena duen sektorea administrazioa da, baina enpresen sektoreak nabarmen egin du gora, bere enpresa-ehundura espezifikoaren ondorioz. Maila altuari eusten dio unibertsitate-sektoreak ere, teknologia-fakultateen proportzio handiaren eraginez eta I+Gra bideratutako baliabideek aurten izan duten hazkundearen eraginez. Hazkunde hori %14koa izan da, Euskal AEko batez bestekoa (%11) baino altuagoa.


Bizkaiari dagokionez, bere gastua altua da sektore guztietan. Unibertsitate-sektorea nabarmentzen da, batez ere, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Fakultateak Leioako kanpusean kontzentratuta daudelako. Hala ere, aipatzekoa da 2002. urtean enpresen sektorearen gastuak izan duen hazkundea, 30 milioi pasa gehitu baita (%12 gehiago).


Gasturik handiena eta pertsonal gehien duen diziplina zientifikoa ingeniaritza eta teknologia da herrialde guztietan. Hala ere, ekarpenik handiena Gipuzkoak egin du eta I+Gra bideratutako guztizko gastuaren %84ra iritsi da. Ekarpenik txikiena, berriz, Bizkaiak egin du (%73) eta tartean geratu da Araba (%76).







Finantzaketa pribatuaren garrantziak (%64,5), estatuko batez bestekoaren gainetik (%49,6) kokatzen ditu hiru herrialdeak, Alemania, AEB, Suitza eta Belgikaren parean, enpresek ikerketara bideratutako baliabideei dagokionez.


Emakumeek I+G jardueretan duen parte hartzeari dagokionez, Araban pertsonal guztiaren %28 emakumezkoak dira, Bizkaian %32 eta Gipuzkoan %26. Ehuneko guztiak estatuko batez bestekoaren azpitik daude, %36koa baita, eta hori batez ere, enpresa-sektorean duten presentzia txikiagatik.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Susana Rabuñal Mol
Tlf:+34-945-01 75 48 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bizkaiko BPGarekiko I+G gastuak (%1,56) Gipuzkoakoa (%1,53) eta Arabakoa (%1,25) gainditu ditu 2002. urtean

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2004/03/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002507_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali