2004/05/28ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2004KO APIRILA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,5 igo ziren 2004ko apirilean



Azken hamabi hilabeteetan (2004ko apirila, 2003ko apirilarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %4,7 gehitu ziren.


2004ko apirilean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,5 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta apirileko urte arteko tasa %4,7ra iritsi zen, EUSTATen datuen arabera.



2004ko apirilean, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,8 igo ziren.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera desberdina izan zuten: aurreko hilaren aldean %0,7 igo zen Eraikuntza eta %1,0 igo ziren Obra Zibileko lehengaien kostuak, hau da, hiru hamarren gehiago. Azpisektore horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, zeinu desberdineko ibilbideak izan zituztela ikusiko dugu: Eraikuntzako lehengaien kostuak %5,1 hazi ziren, eta obra zibilekoak, aldiz, %4,7.


Apirilean prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: metalezko hoditeria (%8,2), asfalto-produktuak (%6,7), burdina eta altzairua (%4,7) eta petroliotik eratorritakoak (%3,1) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten, besteak beste, energia elektrikoa (%-4,9), leherkariak eta gasak (%-3,1), Karea, igeltsua eta eskaiola (%-2,7) eta garbitzeko eta txukuntzeko materiala (%-1,1) lehengaiek.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: metalezko hoditeria (%23,6), burdina eta altzairua (%15,8), petroliotik eratorritakoak (%9,0), asfalto-produktuak (%8,2) eta karea, igeltsua eta eskaiola (%8,0) lehengaiek. Bestalde, urteko arteko prezioetan (2004ko apirila, 2003ko apirilaren gainean), murrizketak izan zituzten energia elektrikoa (%-8,5), harri elaboratua (%-5,0), bulego-materiala (%-3,4) eta leherkariak eta gasak (%-1,8) lehengaiek.









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tel.: +34-945 01 75 05. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,5 igo ziren 2004ko apirilean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2004/05/28
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002592_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali