2004/03/29ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2004KO OTSAILA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuek % 0,8 gora egin zuten, 2004ko otsailean



Azken hamabi hilabetean (2004ko otsaila, 2003ko otsailaren gainean), eraikuntzaren kostuak % 3,3 handitu dira.


2004ko otsailean, % 0,8 goratu zen Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea, aurreko hilaren aldean, eta, horrenbestez, hil horretako urte arteko tasa % 3,3koa da, Eustatek eskainitako datuen arabera.



2004ko otsailean, lan-eskuaren kostuak ez du aldakuntzarik izan (% 0,0); lehengaien kostuak, berriz, % 1,1 hazi dira.


Eraikuntza eta obra zibila azpisektoreek bilakaera berdina izan euren kostuetan: eraikuntzarenak % 1,2 gehitu dira aurreko hilaren aldean; eta obra zibilarenak, % 0,7, bost hamarren gutxiago, alegia. Azpisektore bi horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, ikusiko dugu ez dutela hor ere bide berdina egin: eraikuntzako lehengaien kostuak % 3,3 hazi dira, eta obra zibileko lehengaienak, aldiz, % 1,3.


Otsailean, lehengai hauek izan dira euren prezioetan hazkunderik handienak izan dituztenak: zementutik eratorritako gaiak (% 3,4), metalezko hodiak (% 2,3) eta burdina eta altzairua (% 2,1). Aitzitik, prezioetan murrizketak izan dituzte olioak eta koipeak (% -2,3), petroliotik eratorriak (% -2,2) eta leherkariak eta gasak (% -1,9) lehengaiek.

Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabetean, hauek izan dira inflazio-tasarik handienekoak: karea, igeltsua eta eskaiola (% 9,2), burdina eta altzairua (% 8,2), zementutik eratorritako gaiak (% 7,4) metalezko hodiak (% 5,6) eta pinturak eta bernizak (% 5,5). Beste alde batetik, urte arteko prezioetan (2004ko otsaila, 2003ko otsailaren gainean) murrizketak izan dituzte petroliotik eratorriak (% -14,8), asfaltozko produktuak (% -13,5), harri landua (% -5,0), energia elektrikoa (% -3,7) eta bulegoko materiala (% -3,2) lehengaiek.




Metodologia-oharra

2004ko otsaileko eraikuntzaren kostuen indizea 2000 oinarri berriaren gainean landu da, eta, horrenbestez, orain arteko 1995 oinarrikoei segida ematen die. Oinarri aldaketa horrek berekin dakar, beste hainbat hobekuntzaren artean, Euskal AEko eraikuntza-sektoreko produktu eta lehengai adierazgarrienak eguneratzea, haien kopurua eta estaldura nabarmen handituta.


2000 oinarriko serie berria 1995 oinarriko aurreko serieari lotuta dago, eraikuntzaren kostuen indize honek 1995az geroztik eskaintzen dituen hileko, hiruhileko eta urteko datuen segimendua egin ahal izateko moduan.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tel.: +34-945 01 75 05. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuek % 0,8 gora egin zuten, 2004ko otsailean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2004/03/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002512_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali