2004/06/03ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2004KO APIRILA



Euskal AEko industri jarduera %2,6 hazi zen 2004ko apirilean



Urteko lehenengo lau hilabeteko bilakaerak %3,5eko hazkundea izan du, 2003ko aldi beraren aldean.


2004ko apirilean, %2,6 hazi zen Euskal AEko industri jarduera, balio absolututan, 2003ko hil beraren aldean, EUSTATek landutako datuen arabera. Balio homogeneotan, urte arteko aldakuntza %2,7ra iritsi zen. 2004ko lehenengo lau hileko hazkunde metatua %3,5ean kokatu zen, balio absolututan, aurreko urteko aldi beraren aldean; eta %2,8ko hazkundea izan zen, urte arteko alderagarritasuneko balio egokituetan.





2003ko apirilean, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zitzaizkien: energia elektrikoa, gasa eta ura (%19,0), material elektrikoa (%13,1) janari-industria (%10,3), petrolioa fintzea (%9,0) eta ehungintza eta jantzigintza (%8,4) arloei, besteak beste. Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan zituzten: ez-metalezko industria (%-11,3), larruaren eta oinetakoen industria (%-6,1), bestelako manufakturak (%-5,9), papera, edizioa eta arte grafikoak (%-3,6) eta metalgintza eta metalezko gaiak (%-2,3) arloek, batik bat.


Urteko lehenengo lau hilabeteetan, aurreko urteko aldi beraren aldean, hazkunde-tasa handienak sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%35,8), energia elektrikoa, gasa eta ura (%25,7), material elektrikoa (%6,1), ehungintza eta jantzigintza (%5,2) eta kautxua eta plastikoa (%4,3) arloei, besteak beste. Tasa metaturik negatiboenak, berriz, honako hauek izan zituzten: larruaren eta oinetakoen industria (%-14,9), ez-metalezko industria (%-7,1), bestelako manufakturak (%-6,4) eta metalezko eta ez-metalezko meak (%-5,6) arloek, batik bat.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berrian, 2004ko apirilean, nabarmen igo zen energiaren urte arteko tasa (%16,1) eta apalago kontsumo-ondasun ez-iraunkorrena (%5,9), ekipo-ondasunena (%1,5) eta bitarteko ondasunena (0,6). Kontsumo-ondasun iraunkorrak bakarrik jaitsi ziren, %2,1eko tasara.


Lehenengo hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, energiak %28,3ko hazkundea metatu zuen, bitarteko ondasunek %2,4koa eta ekipo-ondasunek %0,1ekoa. Kontsumo-ondasunak, aldiz, %1,8 jaitsi ziren eta honela banatu ziren: kontsumo-ondasun iraunkorrak %-4,2ra iritsi ziren eta ez-iraunkorrak %-0,6ra.


Lurralde historikoka, Indize Orokorraren urte arteko bilakaerek erritmo desberdinak izan zituzten; balio absolututan, %10,3 hazi zen Araban, %2,5 Gipuzkoan eta %1,0 jaitsi zen Bizkaian. Urteko lehenengo lau hilabeteetan hazkunde metatuaren tasa handienak Arabari (%5,7) egokitu zitzaizkion, ondoren Gipuzkoari (%3,8) eta azkenik Bizkaiari (%2,1).








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: +34-945 017 514. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %2,6 hazi zen 2004ko apirilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2004/06/03
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002593_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali