|
Ondasunen helburu ekonomikoari begiratuz egiten den sailkapen berriaren arabera, 2004ko martxoan, nabarmen igo zen urte arteko tasa energia adarrean (% 45,4). Bitarteko ondasunetan (% 2,3) eta kontsumo-ondasunetan (% 2,5) ere gehitu zen, baina neurritsuago (kontsumo ez-iraunkorreko ondasunetan % 3,2 igo zen eta kontsumo iraunkorreko ondasunetan % 1,0, baina ekipo-ondasunetan % 0,1 jaitsi zen). Lehen hiruhilekoan, eta aurreko urteko aldi bereko datuekin alderatuta, energia adarrak % 33,5eko hazkunde metatua du, bitarteko ondasunek % 2,9ko igoera izan dute, eta ekipo-ondasunek, aldiz, % 0,5 egin dute atzera. Kontsumo-ondasunak ere jaitsi dira (% -3,3), eta honela banatzen da jaitsiera kontsumo iraunkorreko ondasunen eta kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen artean: % -4,7 eta % -2,5, hurrenez hurren.
|