2004/05/07ko prentsa-oharra

BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ZENTSUAK. Lantokirako edo ikastetxerako mugikortasuna 2001. URTEA


Euskal AEn, egunero 440.000 lagun baino gehiago irteten dira beren udalerritik lanera joateko


Milioi bat gizon eta emakume irteten dira etxetik lantokira edo ikastetxera


Eustatek argitaratu dituen biztanleriaren eta etxebizitzen 2001eko zentsuetatik ateratako emaitzen arabera, lantokirako edo ikastetxerako mugikortasuna arloari dagokionez, Euskal AEn 443.093 lagunek irten behar dute egunero beren udalerritik, lanagatik.


Udalerri batetik bestera joaten diren Euskal AEko bost biztanletatik lau (% 82) hiru lurraldeen eremuan mugitzen dira. Bestalde, % 13k, 59.000 lagun baino gehiago, autonomia-erkidegoko hainbat udalerritan lan egiten dute (garraiolariak, banatzaileak, saltzaileak, eta abar). Beste autonomia-erkidego batzuetara mugitzen direnak % 3,6 dira (15,817), eta, ordena honetan, honako hauetara joaten dira: Nafarroara, Madrilera, Burgosera, Santanderrera eta Errioxara. Euskal AEko 3.036 biztanlek bakarrik (% 0,7 baino gutxiago) lan egiten dute atzerrian. Europar Batasuneko herrialdeetara joaten dira, batez ere, 2.159 hara mugitzen baitira. Bigarrenik, Estatu Batuetara joaten dira, 304 lagun guztira.


15 urte baino gehiagoko ikasleen % 54 (100.000 inguru) bizilekua duten udalerritik kanpo ikasten dute


15 urte baino gehiagoko 100.625 (adin horietakoen % 54) bizi diren udalerria uzten dute, ikasketengatik.


Gehienek (90.000 inguru) Euskal AEn ikasten dute, eta 7.536k (% 7,6), aldiz, Espainiako beste probintzia batzuetan. Aukeratzen dituzten lekuak Nafarroa, Madril, Bartzelona eta Zaragoza dira. 1.673 (% 1,6) besterik ez doaz atzerrira, eta gehien aukeratzen diren herrialdeak Erresuma Batua, Frantzia, Irlanda eta Estatu Batuak dira.


Datu horiek 1.048.727 laguneko talde zabalago baten barruan sartuta daude, lantokira edo ikastetxera joateko egunero etxetik irteten direnen taldean, hain zuzen.


Udalerriaren barruan mugitu behar duten bost lagunetik batek baino gutxiagok erabiltzen du garraio publikoa


Bizilekua duten udalerriaren barruan mugitzen diren lagunen % 44k ibilgailu pribatua erabiltzen dute gehienbat, gidari nahiz bidaiari. Oinez mugitzen direnak % 35 dira, eta %  garraio publikoa ez dute 17k baizik erabiltzen. Motorrez edo bizikletaz mugitzea aukeratzen dutenak % 2 dira bakarrik.


Udalerri barruko ibilaldien % 80 hogei minutu baino gutxiagokoak dira, eta egoera horretan direnen % 52k egunean joan-etorri bat baino gehiago egiten dute; gainerako % 48ek joan-etorri bakarra egiten dute.


Lana dela kausa bizilekua duten udalerritik beste batzuetara mugitzen direnen artean, automobila da garraiobiderik erabiliena: % 72k modu hori aukeratzen dute, gidari nahiz bidaiari. % 23k baino gutxiagok erabiltzen dute garraio publikoa. % 1 baino gutxiago motorrez edo bizikletaz mugitzen dira. Ibilaldiaren batez besteko iraupena 30 minutu baino gehiagokoa da kasuen % 30etan; % 30etan, 20 eta 30 minutu bitartekoa; eta % 38tan, ez da 20 minutura iristen.


Lantokira joateko, hiru bizkaitarretik batek baino ez du erabiltzen bere ibilgailua; arabarren eta gipuzkoarren artean, ordea, ia erdiek


Lurraldeen arteko ezberdintasunei dagokienez, ikusten dugu Araban, mugitzeko, % 56k ibilgailu pribatua erabiltzen dutela, gidari zein bidaiari; Gipuzkoan gutxiago dira, % 47; eta Bizkaian are gutxiago, % 33. Halaber, nabarmentzekoa da Araban biztanleen % 27 mugitzen direla oinez; Gipuzkoan, aldiz, % 35; eta Bizkaian, are gehiago, % 40.


Udalerri batetik bestera mugitzen direnen artetik, lantokira joateko egiten dutenak baino kontuan hartzen ez baditugu, nabarmentzekoa da hiru lurraldeetan gehienek ibilgailu pribatua aukeratzen dutela: Araban % 76k aukeratzen dute modu hori; Gipuzkoan, % 77k; eta Bizkaian, garraio publikoaren eskaintza handiagoa dagoenez, % 68k.


5 ikasletatik bat automobilez joaten da beste udalerri batera ikastera.


Bizilekua duten udalerrian ikasten duten 16 urte edo gehiagoko gazteen kasuan, % 49,2 oinez joaten dira. % 11,4k, aldiz, automobil pribatura jotzen dute. % 4 baino apur bat gutxiago motorrez edo bizikletaz mugitzen dira. Garraio publikoa % 35en aukera nagusia da. Azken modu hori erabiltzen dute udalerritik ikastetxera joateko irteten direnen artetik gehienek ere, % 67k hain zuzen; ibilgailu pribatua % 19k baino ez, eta motorra are gutxiagok, % 1ek.


Vitoria-Gasteizek egunean 11.934 lagun hartzen ditu, eta 8.841 ateratzen dira Arabako hiriburutik, lantokira joateko.


Bizkaiko hiriburuak, Bilbaok, egunean 61.572 lagun hartzen ditu, eta hiri horretatik 42.051 irteten dira lan egitera.


Donostia-San Sebastiandik egunero 20.051 lagun irten eta 26.578 sartzen dira, lan egitera.


Bilbaotik Vitoria-Gasteiza, egunero, lanagatik edo ikasketengatik, 2.606 lagun doaz; Bilbaotik Donostia-San Sebastiana, 942; Vitoria-Gasteiztik Bilbaora, 2.223, eta Gipuzkoako hiriburura, 735. Donostia-San Sebastiandik Bilbaora 668 lagun joaten dira; Vitoria-Gasteiza, berriz, 611.



5 etxegunetatik 1ek euren ibilgailu bat baino gehiago dute


Euskal AEko etxeguneen % 71k badute euren ibilgailua. Bizkaian, familien % 50,4k automobil bat du; % 15ek, bi; eta % 2,8k, bi baino gehiago. Gipuzkoan, % 52,3k du automobil bat; % 17,4k, bi; eta % 3,6k, bi baino gehiago. Ehuneko horiek antzekoak dira Araban, non etxeguneen % 53,7k euren auto bat duten, % 18,7k bi, eta % 3,7k bi baino gehiago.


Azkenik, Arabako etxeguneen % 24k ez dute euren ibilgailurik, ez eta Gipuzkoakoen % 27k eta Bizkaikoen % 31,2k ere.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Jesús Rodríguez Marcos
Tel.: +34-945 017 531. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn, egunero 440.000 lagun baino gehiago irteten dira beren udalerritik lanera joateko

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak
Eragiketa kodea : 
010152
Periodikotasuna : 
Hamar urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2021
Eguneratze data : 
2004/05/07
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/00
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002568_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali