|
Langabeak bigarren hiruhileko horretan 78.500 zirela zenbatu da, hiru lurraldeetan gutxitu direlarik. Bizkaian, 44.600 ziren langabeak, hiru hilabete lehenago baino 3.000 gutxiago; hala ere, Bizkaiko tasa, % 8,8koa, hiru lurraldeetatik altuena da. Araban, guztira 9.000 langabe izanik, 2.400 gutxiago dira, eta Arabako langabezia-tasa % 6,2ra jaitsi da. Gipuzkoan, 800 langabe gutxiago dira, langabezia-tasa % 7,6koa da, eta guztira 24.900 dira langabeak.
|