|
Probintziaka, alde handia dago Bizkaiaren eta Gipuzkoaren, batetik, eta, bestetik, Arabaren artean. Araban migrazioak 1,4 dira gizonezko zein emakumezkoen kasuan; Gipuzkoan, ordea, 1,8 dira gizonezkoenak, eta 1,9 emakumezkoenak, eta Bizkaian 2 migrazio bi sexuen kasuan. Alde horien kausa probintzia barruko mugikortasuna da, Gipuzkoan mota horretako mugimenduak 1,1 direlako, eta Bizkaian, 1,2 baino gehiago. Araban, aldiz, ozta-ozta iristen da 0,5 mugimendutara. Gainerako mugikortasun-motetan, indizeak nahiko antzekoak dira.
|