2004/07/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2004KO EKAINA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo ziren 2004ko ekainean



Azken hamabi hilabeteetan (2004ko ekaina, 2003ko ekainarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %5,5 gehitu ziren.


2004ko ekainean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,1 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta ekaineko urte arteko tasa %5,5era iritsi zen, EUSTATen datuen arabera.

2004ko ekainean, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,2 igo ziren.


Eraikuntza eta obra zibila azpisektoreek oso antzeko bilakaera izan zuten: aurreko hilaren aldean %0,2 igo zen eraikuntza eta %0,1 obra zibileko lehengaien kostuak, hau da, hamarren bat gutxiago. Azpisektore horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, ikusiko dugu kontsumitutako lehengaiei dagokienez ere ibilbide homogeneoak izan zituztela: eraikuntzako lehengaien kostuak %6,2 igo ziren eta obra zibilekoak %6,3.


Ekainean prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: metalezko hoditeria (%4,0), erabilitako makineria-osagarriak (%2,3), esku-erremintak (%1,6), burdina eta altzairua (%1,3) eta zementu artifiziala (%1,2) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten, besteak beste, petroliotik eratorriak (%-4,6), garbitzeko eta txukuntzeko materiala (%-2,3), leherkariak eta gasak (%-1,7) eta energia elektrikoa (%-1,6) lehengaiek.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: metalezko hoditeria (%35,4), burdina eta altzairua (%25,2), asfalto-produktuak (%15,5), petroliotik eratorriak (%13,3) eta zementutik eratorriak (%7,4) lehengaiek. Bestalde, urteko arteko prezioetan (2004ko ekaina, 2003ko ekainaren gainean), murrizketak izan zituzten harri elaboratua (%-7,2), beira (%-3,9), energia elektrikoa (%-3,0), bulego-materiala (%-2,5) eta plastikozko hoditeria (%-0,5) lehengaiek.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tel.: +34-945 01 75 05. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo ziren 2004ko ekainean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2004/07/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002638_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali