2004/09/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2004KO ABUZTUA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,5 igo ziren 2004ko abuztuan



Azken hamabi hilabeteetan (2004ko abuztua, 2003ko abuztuarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %6,5 gehitu ziren.


2004ko abuztuan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,5 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta abuztuko urte arteko tasa %6,5era iritsi zen, EUSTATen datuen arabera.



Lehengaien kostuak %0,8 igo ziren, aurreko hilaren aldean, eta bilakaera berdin-berdina izan zuten eraikuntzan eta obra zibilean (%0,8). Azpisektore bien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, ikusiko dugu kontsumitutako lehengaiei dagokienez ere ibilbide nahiko homogeneoak izan zituztela: eraikuntzako lehengaien kostuak %7,8 igo ziren eta obra zibilekoak %7,5.


Abuztuan, prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: energia elektrikoa (%3,7), metalezko hoditeria (%3,2), olioak eta koipeak (%2,9), asfalto-produktuak (%2,6), karea, igeltsua eta eskaiola (%2,5) eta petroliotik eratorritakoak (%2,2) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten lehergaiak eta gasak (%-1,5), beira (%-1,1) plastikozko hoditeria eta isolatzaile termikoak (%-0,4) eta zementu artifiziala (%-0,3) lehengaiek, besteak beste.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: metalezko hoditeria (%40,7), burdina eta altzairua (%30,5), asfalto-produktuak (%22,1), petroliotik eratorritakoak (%14,0) eta zementutik eratorrirako gaiak (%9,8) lehengaiek. Bestalde, urteko arteko prezioetan (2004ko abuztua, 2003ko abuztuaren gainean), murrizketak izan zituzten harri elaboratua (%-3,7), lehergaiak eta gasak (%-3,5), garbitzeko eta txukuntzeko materiala (%-2,1), bulego-materiala (%-1,8), beira (%-1,6) eta energia elektrikoa (%-1,2) lehengaiek.









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tel.: +34-945 01 75 05. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,5 igo ziren 2004ko abuztuan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2004/09/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002664_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali