2004/10/29ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2004KO IRAILA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,5 igo ziren 2004ko irailean



Azken hamabi hilabeteetan (2004ko iraila, 2003ko irailarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %7,0 gehitu ziren.


2004ko irailean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,5 igo zen, aurreko hilaren aldean, EUSTATen datuen arabera. Iraileko urte arteko tasa %7,0era iritsi zen; %3,8ra lan-eskuan eta %8,6ra lehengaien kostuan.


Lehengaien kostuak %0,7 igo ziren, aurreko hilaren aldean, eta bilakaera desberdinak izan zituzten eraikuntzan (%0,7) eta obra zibilean (%0,5). Azpisektore horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, ikusiko dugu kontsumitutako lehengaiei dagokienez ere ibilbide homogeneoak izan zituztela: eraikuntzako lehengaien kostuak %8,7 igo ziren eta obra zibilekoak %8,3.


Irailean prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: harri elaboratua (%5,3), burdina eta altzairua (%4,3), asfalto-produktuak (%2,6) eta petroliotik eratorritakoak (%2,4) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten olioak eta koipeak (%-3,4), beira (%-2,9), energia elektrikoa (%-1,0), ateratze-agregatuak (%-0,7) eta karea, igeltsua eta eskaiola (%-0,4) lehengaiek.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: metalezko hoditeria (%39,3), burdina eta altzairua (%36,3), asfalto-produktuak (%24,8), petroliotik eratorritakoak (%21,2) eta zementutik eratorrirako gaiak (%9,8) lehengaiek. Bestalde, urteko arteko prezioetan (2004ko iraila, 2003ko irailaren gainean), murrizketak izan zituzten beira (%-4,5), leherkariak eta gasak (%-2,4), bulego-materiala (%-1,8), energia elektrikoa (%-0,4) eta olioak eta koipeak (%-0,1) lehengaiek.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Perez Aja
Tel.: +34-945 01 75 05. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,5 igo ziren 2004ko irailean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2004/10/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002688_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali