2004/06/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2004KO MAIATZA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,5 igo ziren 2004ko maiatzean



Azken hamabi hilabeteetan (2004ko maiatza, 2003ko maiatzarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %5,3 gehitu ziren.


2004ko maiatzean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,5 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta maiatzeko urte arteko tasa %5,3ra iritsi zen, EUSTATen datuen arabera.


2004ko maiatzean, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (%0,0) eta lehengaien kostuak, berriz, %0,7 igo ziren.


Eraikuntza eta obra zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten: aurreko hilaren aldean %0,7 igo zen eraikuntza eta %0,8 obra zibileko lehengaien kostuak, hau da, hamarren bat gehiago. Azpisektore horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, ibilbide are homogeneoagoak izan zituztela ikusiko dugu: eraikuntzako lehengaien kostuak %6,0 igo ziren eta obra zibilekoak beste horrenbeste.


Maiatzean, prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: petroliotik eratorriak (%6,0), metalezko hoditeria (%4,2), garbitzeko eta txukuntzeko materialak (%4,1), leherkariak eta gasak (%3,9), burdina eta altzairua (%3,5) eta egiturak eta galdaragintza (%1,8) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten energia elektrikoa (%-1,6), zementu artifiziala (%-1,5), pinturak eta bernizak (%-1,2) eta plastikozko hoditeria (%-0,6) lehengaiek.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: metalezko hoditeria (%28,2), petroliotik eratorritakoak (%21,6), burdina eta altzairua (%20,9), asfalto-produktuak (%15,5) eta zementutik eratorrirakoak (%7,8) lehengaiek. Bestalde, urte arteko prezioetan (2004ko maiatza, 2003ko maiatzaren gainean), murrizketak izan zituzten harri elaboratua (%-5,0), beira (%-4,3), energia elektrikoa (%-3,7), bulego-materiala (%-3,5) eta plastikozko hoditeria (%-1,3) lehengaiek.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tel.: +34-945 01 75 05. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,5 igo ziren 2004ko maiatzean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2004/06/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002609_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali