2004/09/03ko prentsaoharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2004KO UZTAILA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuek % 0,1 gora egin zuten,2004ko uztailean



Azken hamabi hilabetean (2004ko uztaila, 2003ko uztailaren aldean), eraikuntzaren kostuak % 5,6 handitu dira.


2004ko uztailean, % 0,1 goratu zen Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea, aurreko hilaren aldean, eta, horrenbestez, hil horretako urte arteko tasa % 5,6koa da, Eustatek eskainitako datuen arabera.



2004ko uztailean, laneskuaren kostuak ez du aldakuntzarik izan (% 0,0); lehengaien kostuak, berriz, % 0,2 hazi dira.


Eraikuntza eta obra zibila azpisektoreek bilakaera ezberdina izan dute lehengaien kostuetan: eraikuntzarenak % 0,1 gehitu dira aurreko hilaren aldean; eta obra zibilarenak, % 0,5, lau hamarren gehiago, alegia. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran, kontsumitzen dituzten lehengaiei dagokienez, ikusten da biek bide homogeneoagoak egin dituztela: eraikuntza eta obra zibila azpisektoreetan, lehengaien kostuak % 6,5 eta % 6,7 igo dira, hurrenez hurren.


Uztailean, lehengai hauek izan dira euren prezioetan hazkunderik handienak izan dituztenak: petroliotik eratorriak (% 5,1), asfaltozko produktuak (% 4,3), metalezko hodiak (% 2,9), makineria erabilirako osagarriak (% 2,1) eta energia elektrikoa (% 2,0). Aitzitik, hileko batez besteko prezioetan murrizketak izan dituzte garbitzeko eta txukuntzeko materialak (% 3,2), karea, igeltsua eta eskaiola (% 2,1), burdina eta altzairua (% 0,9) eta aparatu eta material elektrikoa (% 0,4) lehengaiek.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabetean, hauek izan dira inflaziotasarik handienekoak: metalezko hodiak (% 38,2), burdina eta altzairua (% 25,2), asfaltozko produktuak (22,1%), petroliotik eratorriak (% 14,8) eta zementutik eratorritako gaiak (% 7,8), batik bat. Bestalde, murrizketak izan dituzte urte arteko prezioetan (2004ko uztailekoak, 2003ko uztailekoekin alderatuta) harri landua (% 7,2), garbitzeko eta txukuntzeko materialak (% 3,8), energia elektrikoa (% 3,7), bulegoko materiala (% 2,1), leherkariak eta gasak (% 1,0), beira (% 0,7) eta karea, igeltsua eta eskaiola (% 0,2) lehengaiek.



Iturria: EUSTAT





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tel.: +34-945 017 505. Faxa: +34-945 017 501
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuek % 0,1 gora egin zuten,2004ko uztailean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2004/09/03
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002650_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali