|
2004ko ekainean, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zitzaizkien: energia elektrikoa, gasa eta ura (%26,1), material elektrikoa (%14,7) zurgintza (%9,3) eta kautxua eta plastikoa (%9,0) arloei, besteak beste. Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan zituzten: metalezko eta ez-metalezko meak (%-25,0), ez-metalezko industria (%-19,9), ehungintza eta jantzigintza (%-10,6), bestelako manufakturak (%-5,2), larruaren eta oinetakoen industria (%-5,1) eta petrolioa fintzea (%-0,3) arloek, batik bat.
|