2004/09/08ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2004ko UZTAILA



Euskal AEko industri jarduera %6,5 hazi zen 2004ko uztailean


2004ko lehenengo zazpi hilabeteko bilakaerak %4,6ko hazkundea izan zuen, 2003ko aldi beraren aldean.


EUSTATek landutako datuen arabera, 2004ko uztailean, %6,5 hazi zen Euskal AEko industri produkzioaren urte arteko tasa. Balio homogeneotan, egutegiaren eragina zuzenduta, urte arteko aldakuntza %4,1era iritsi zen. 2004ko lehenengo zazpi hileko hazkunde metatua %4,6an kokatu zen balio absolututan, eta %3,4an balio homogeneotan.





2004ko uztailean, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zitzaizkien: energia elektrikoa, gasa eta ura (%25,2), garraio-materiala (%12,1), zurgintza (%10,5), material elektrikoa (%8,7), eta makineria (%8,1) arloei, besteak beste. Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan zituzten: larruaren eta oinetakoen industria (%-18,2), bestelako manufakturak (%-7,9) eta metalezko eta ez-metalezko meak (%-6,0) arloek, batik bat.


Urteko lehenengo zazpi hilabeteetan, aurreko urteko aldi beraren aldean, hazkunde-tasa handienak sektore hauei egokitu zitzaizkien: energia elektrikoa, gasa eta ura (%24,0), petrolioa fintzea (%18,5), material elektrikoa (%9,0), kautxua eta plastikoa (%6,0) eta garraio-materiala (%5,2) arloei, besteak beste. Tasa negatiboak, berriz, honako hauek besterik ez zituzten izan: larruaren eta oinetakoen industria (%-18,9), metalezko eta ez-metalezko meak (%-12,3), ez-metalezko industria (%-12,1) eta bestelako manufakturak (%-5,9) arloek.

Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenean, 2004ko uztailean, igo egin ziren energiaren urte arteko tasa (%17,1), ekipo-ondasunena (%7,6), bitarteko ondasunena (%5,9) eta kontsumo-ondasun iraunkorrena (%2,3). Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrena (%0,2) gutxiago igo zen eta ondorioz, kontsumo-ondasunak, osotara, %0,9 igo ziren.


Egutegiaren eragina zuzenduta, energiaren urte arteko tasa %16,4ra iritsi zen, ekipo-ondasunena %3,7ra eta bitarteko-ondasunena %2,8ra. Kontsumo-ondasunak, aldiz, %0,2 jaitsi ziren: kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek %0,0 eta kontsumo-ondasun iraunkorrek %-0,5eko emaitzak lortu baitzituzten.


Urteko lehenengo zazpi hilabeteetan, balio absolututan, energiak %22,5eko hazkundea metatu zuen, bitarteko ondasunek %3,5ekoa, ekipo-ondasunek %2,9koa eta kontsumo-ondasunek %0,7koa. Azken horiek honela banatu ziren: kontsumo-ondasun iraunkorrak %-1,6ra iritsi ziren eta ez-iraunkorrak %1,9ra.


Lurralde historikoka, Indize Orokorraren urte arteko bilakaerek erritmo desberdinak izan zituzten; balio absolututan, %12,3 hazi zen Araban, %7,4 Bizkaian eta %2,3 Gipuzkoan. Urteko lehenengo zazpi hilabeteetan hazkunde metatuaren tasa handienak Arabak (%8,8) lortu zituen, ondoren Bizkaiak (%4,3) eta azkenik Gipuzkoak (%2,4).







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 017 514. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %6,5 hazi zen 2004ko uztailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2004/09/08
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002652_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali