|
Dena dela, jaiotzaren araberako osaerak ez du funtsezko aldaketarik izan: 1991n, biztanleria egoiliarraren %71 Euskal AEtik kanpo jaiotakoa zen eta 2001ean %72,9. Atzerriko herrialdeetan jaiotakoak Espainiako probintzien zerrendan jarriz gero, hamaikagarren postuan (25.358 pertsona) zeuden 1991n eta 2001ean, aldiz, bigarrenean (49.401 pertsona). Burgos da lehenengo postuan dagoen probintzia, izan ere Burgosen jaiotako 65.728 lagun bizi ziren Euskal AEn 2001ean eta berau da bertako gehien Euskal AEn bizi dituen probintzia. Burgosen eta atzerriko herrialdeetan jaiotakoen ondoren, Caceresen (39.060), Salamancan (33.165) eta Nafarroan (30.329) jaiotakoak ditugu. 2001ean Euskal AEn bizi ziren nafarrak gehiago ziren Nafarroako bigarren udalerrian, hots, Tuteran bertan bizi zirenak baino.
|