|
Ezkontideek eztei-egunean zuten adinari erreparatuta, senarren artean, %68,9k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %51,5ek. Ehuneko biak 2003ko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira, aldi hartan %65,9 eta %45,1 izan baitziren, hurrenez hurren.
|