|
Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabetean, hauek izan dira inflazio-tasarik handienekoak: metalezko hodiak (% 43,1), burdina eta altzairua (% 39,1), asfaltozko produktuak (% 24,8), petroliotik eratorriak (% 18,2) eta zementutik eratorritako gaiak (% 9,8), batik bat. Bestalde, murrizketak izan dituzte urte arteko prezioetan (2004ko azarokoak, 2003ko azarokoekin alderatuta) lehengai hauek: beira (% -1,7), bulegoko materiala (% -1,0), energia elektrikoa (% -0,8) eta zura eta kortxoa (% -0,3) lehengaiek, alegia.
|