2004/11/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2004KO URRIA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,3 igo ziren 2004ko urrian



Azken hamabi hilabeteetan (2004ko urria, 2003ko urriarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %7,2 gehitu ziren.


2004ko urrian, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,3 igo zen, aurreko hilaren aldean, EUSTATen datuen arabera. Urriko urte arteko tasa %7,2ra iritsi zen; %3,8ra lan-eskuarena eta %8,8ra lehengaien kostuarena.



Lehengaien kostuak %0,4 igo ziren, aurreko hilaren aldean, eta bilakaera desberdinak izan zituzten eraikuntzan (%0,3) eta obra zibilean (%0,6). Azpisektore horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, ikusiko dugu kontsumitutako lehengaiei dagokienez ibilbide homogeneoak izan zituztela: eraikuntzako lehengaien kostuak %8,8 igo ziren eta obra zibilekoak %8,6.


Urrian prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: asfalto-produktuak (%8,2), petroliotik eratorritakoak (%8,2), leherkariak eta gasak (%2,9), olioak eta koipeak (%2,8) eta metalezko hoditeria (%2,0) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten, besteak beste, energia elektrikoa (%-4,8), aparatu eta material elektrikoak (%-0,7), zementu artifiziala (%-0,6) eta karea, igeltsua eta eskaiola (%-0,6) lehengaiek.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: metalezko hoditeria (%41,2), asfalto-produktuak (%37,6), burdina eta altzairua (%36,0), petroliotik eratorritakoak (%28,9%) eta zementutik eratorritako gaiak (%9,8) lehengaiek. Bestalde, urteko arteko prezioetan (2004ko urria, 2003ko urriaren gainean), murrizketak izan zituzten beira (%-4,3), energia elektrikoa (%-3,7), bulego-materiala (%-2,0) eta egurra eta kortxoa (%-0,5) lehengaiek.








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Perez Aja
Tel.: +34-945 01 75 05. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,3 igo ziren 2004ko urrian

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2004/11/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002860_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali