|
2004ko urrian, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolututan, hots, aurtengo urriak iazkoak baino hiru lanegun gutxiago izan dituela kontuan hartu gabe, sektore hauei egokitu zitzaizkien: ehungintza eta jantzigintza (%6,9), papera, edizioa eta arte grafikoak (%4,0), energia elektrikoa, gasa eta ura (%1,6) eta kautxua eta plastikoa (%1,5) arloei, besteak beste. Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan zituzten: metalezko eta ez-metalezko meak (%-21,2), larruaren eta oinetakoen industria (%-21,0), ez-metalezko industria (%-16,7), bestelako manufakturak (%-15,4) eta elikagai-industria (%-13,8) arloek, batik bat.
|