|
Langabeak laugarren hiruhileko horretan 68.600 zirela zenbatu da, eta hiru lurraldeetan gutxitu dira. Bizkaian, 39.500 dira langabeak, hiru hilabete lehenago baino 2.800 gutxiago; hala ere, Bizkaiko tasa, % 7,7koa, hiru lurraldeetakoetatik altuena da. Araban, 7.300 langabe dago; hau da, ia aurreko hiruhilekoan zegoen kopuru bera. Langabezia-tasari dagokionez, % 5 da, hiru herrialdeetakoetatik apalena. Gipuzkoan, 2.700 langabe gutxiago izaki, langabezia-tasa % 6,7koa da, eta guztira 21.700 langabe dira.
|