|
Pazienteko batez besteko egonaldia 5,4 egunekoa izan zen (2002an 5,5 egunekoa). Sexuaren arabera, gizonezkoek batez besteko 5,8ko egonaldia egin zuten eta emakumezkoek 5 egunekoa. Batez besteko egonaldi luzeenak eragin zituzten diagnostiko-taldeak honakoak izan ziren: gaixotasun mentalen taldea (14,4 egun), jaiotza-ingurukoena (13,7) eta tumoreena (8,4 egun). Bestalde, egonaldirik laburrena nerbio-sistemako gaixotasunen taldeak eta sentimen-organoenak (1,2 egun) eta haurduntza, erditze eta erdiberriaroko gaixotasunenak (3 egun) eragin zuten.
|