|
Lehen sektoreak izan du urte arteko hazkunderik onena 2004an, % 15,1ekoa, hain zuzen. Hartara, 2001. urteko mailara itzuli da, 2003an atzerakada nabarmenak izan ostean. Industriak era askoz profil biziagoa erakutsi du 2004an, aurreko urtean baino: % 2,4 urteko hazkundea izan du, urtebete lehenago izan zuen % 1,4ko tasa txikiagoaren aldean.
|