2005/01/31ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2004KO ABENDUA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuek % 0,1 behera egin zuten, 2004ko abenduan



Eraikuntzaren kostuak % 7,1 handitu dira 2004an.


2004ko abenduan, % 0,1 beheratu zen Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea, aurreko hilaren aldean, eta, horrenbestez, hil horretako urte arteko tasa % 7,1ekoa da, Eustatek eskainitako datuen arabera. Hortaz, 2004. urte osoko tasa % 7,1 goratu da, 2003ko abenduarekin alderatuta.



Urte arteko aldian (2004ko abendua, 2003ko abenduarekin alderatuta), lan-eskuaren kostua % 3,8 handitu da; lehengaien kostuak, berriz, % 8,7 hazi dira.


Eraikuntza eta obra zibila azpisektoreetan bilakaera apur bat ezberdina izan da lehengaien kostuetan, eraikuntzan % 0,1 jaitsi baitira aurreko hilaren aldean, eta obra zibilean, % 0,4 beheratu, aurreko hilaren aldean. Azpisektore bi horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, ikusiko dugu ez dutela hor ere bide berdina egin: eraikuntzako lehengaien kostuak % 8,9 hazi dira, eta obra zibilekoen kostuak, aldiz, % 7,8.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2004. urte osoan, aurreko abenduarekin alderatuta, hauek izan dira inflazio-tasarik handienekoak: Metalezko hodiak (% 42,6), burdina eta altzairua (% 37,1), asfaltozko produktuak (% 29,6) eta petroliotik eratorriak (% 13,0). Aitzitik, murrizketak izan dituzte urte arteko prezioetan (2004ko azarokoak, 2003ko azarokoekin alderatuta) lehengai hauek: beira (% -2,9), energia elektrikoa (% -1,5), aparatu eta material elektrikoak (% -0,3) eta zura eta kortxoa (% -0,2) lehengaiek.



Iturria: EUSTAT




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 017 506. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuek % 0,1 behera egin zuten, 2004ko abenduan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2005/01/31
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002903_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali