|
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2005eko otsaileko indizearen bilakaera hazi egin da Energian (%3,4) eta Ekipamenduko ondasunetan (%0,9), 2004ko otsailarekin erkatuta. Kontsumo-ondasunek %4,2 egin dute behera. Azken hauetan bi atal bereiz daitezke: kontsumo-ondasun iraunkorrak, urte arteko %4,4ko hazkundea dutenak, eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak, %8,1eko atzerakada dutenak. Bestalde, Tarteko ondasunek urte arteko %-0,4ko tasa negatiboak dituzte.
|