2005/03/31ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2005EKO OTSAILA



Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo ziren 2005eko otsailean



Azken hamabi hilabeteetan (2004ko otsailetik 2005eko otsailera) eraikuntzaren kostuak %6,8 igo dira.


EAEn eraikuntzako kostuen indizeak %0,1eko igoera izan du 2005eko otsailean, aurreko hilabetearekin erkatuta. Horrela, eta EUSTATen datuen arabera, hilabete horretako urte arteko tasa %6,8raino igo da.



2005eko otsailean laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (%0,0), aitzitik lehengaien kostuek %0,2ko igoera izan dute.


Eraikuntzaren eta Obra Zibilaren azpisektoreek bilakaera ezberdina izan dute; Eraikuntzak %0,1eko hazkundea izan du aurreko hilabetearekiko, eta Obra Zibilerako lehengaien kostuek %0,3koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaerari dagokionez, antzeko ibilbidea izan dutela egiaztatu da: Eraikuntzako lehengaien kostuak %8,2 igo dira, eta Obra Zibileko lehengaien kostuek %8,1eko igoera izan dute.


Otsailean, prezioaren hazkunde handienak, besteak beste, asfaltozko produktuetan (%3,7), petrolioaren eratorrietan (%2,8) eta kare, igeltsu eta eskaiolan kontsumitutako lehengaietan eman da. Aitzitik, prezioa murriztu da, besteak beste, bulegoko materialen (%-3,5), energia elektrikoaren (%-1,7), olio eta koipeen (%-1,1), beiraren (%-0,6), burdin eta altzairuaren (%-0,3) eta erauzketa-agregakinen (%-0,2) lehengaietan.


Sektorean kontsumitutako lehengaien prezioen artean, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak hauexek dira: hoditeria metalikoa (%41,4), burdina eta altzairua (%33,6), asfaltozko produktuak (%29,9) eta petrolioaren eratorriak (%21,5). Bestalde, urte arteko prezioetan (2004ko otsailetik 2005eko otsailera) murrizpenak izan dituzte beiraren (%-4,9), bulegoko materialen (%-3,4), energia elektrikoaren (-%2,7) eta zur eta kortxoaren (%-0,5) lehengaiak.







Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo ziren 2005eko otsailean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2005/03/31
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002991_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali