|
Finantzaketa pribatuaren garrantziak (%66,1), estatuko batez bestekoaren gainetik (%48,8) kokatzen ditu hiru lurraldeak, Alemania, AEB, Suitza eta Belgikaren parean, enpresek ikerketara bideratutako baliabideei dagokionez. Atzerritik etorritako funtsei dagokienez, 2002an baino 29 milioi euro gutxiago lortu ziren 2003an eta guztizkoaren %3,8 hartu zuten.
|