HomeGaiakBerrikuntzaPrentsa Oharrak 10 langile edo gehiago...

2005/04/14ko prentsa-oharra

TEKNOLOGIA-BERRIKUNTZAREN INKESTA - TBI. 2003. urtea



10 langile edo gehiago dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen herena berritzaile izan zen 2001-2003 aldian



2003. urtean teknologia-berrikuntzako jardueretarako 1.836 milioi euroko gastu osoa erabili zen, hau da, BPGaren %3,9



EUSTATek Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako teknologia-berrikuntzari buruz egindako inkestaren arabera, enpresen %16,6 berritzailea izan zen. Horretarako, enpresek produktu (ondasun edo zerbitzu) berriren bat edo nabarmen hobetu bat sartu zuten merkatuan edo, establezimendu barruan, prozesu berri bat edo nabarmen hobetu bat sartu zuten 2001-2003 aldian. Ehuneko hori, gainera, %32,1eraino igotzen da 10 langile edo gehiago dituzten enpresak kontuan hartuz gero.


Enpresek, 2003. urtean zehar, teknologia-berrikuntzetarako jardueretan 1.836 milioi euroko gastuak izan zituzten, hots, BPGaren %3,9. Berrikuntzetan izan zituzten gastu guztien artean nabarmentzekoak dira: Barneko I+Garen gastua (guztirakoaren %38,6), makineria eta tresneria eskuratzeko gastua (%35,8), eta gainerako jardueretarako gastua (%25,6).


Estatuan, eta datu homogeneoak erkatuta, 2001-2003 aldian izan zen enpresa berritzaile kopurua Euskal Autonomia Erkidegokoa ia hamar portzentaje-puntutan gainditu zuen. Bestalde, enpresek 2003ko BPGarekin lotuta berrikuntzarako izan zuten gastuari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoak ia bikoiztu egiten ditu Estatutuko kopuruak.




Enpresa berritzaileen %36,8ak finantzaketa publikoa du. Ehuneko hori %43,8raino igotzen da 10 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan


Finantzaketa publikoa jasotzen duten enpresa berritzaileen artean, laguntzaren jatorria aintzat hartuta, argi eta garbi ikusten da enpresa horietako %29,2ak Eusko Jaurlaritzaren laguntzak jasotzen dituela; eta enpresa kopuru txikiagoek beste administrazio batzuen laguntzak jasotzen dituzte. 10 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan ere Eusko Jaurlaritza da laguntza gehien ematen dituena, mota horretako enpresen %32,7ak bere laguntzak jasotzen baititu.




Produktu berritzaileen batez besteko eragin ekonomikoari dagokionez, produktu hauek enpresa berritzaileen negozio kopuru osoaren %40,7 suposatzen dute; aldatu gabeko produktuek edo pixka bat aldatutako produktuek, ordea, gainerako %59,3 suposatzen dute. Produktu-berrikuntzak enpresarako ez ezik merkaturako ere badira, eta horien batez besteko eragin ekonomikoa %11,5ekoa da.


10 langile edo gehiago dituzten enpresetan ehuneko horiek aldatu egiten dira; orain, produktu berriek edo nabarmen hobetuek negozio kopuruan duten eragina %25ekoa da. Produktua merkaturako ere berria bada, batez besteko eragin ekonomikoa %10,4koa izango da.


Bestalde, enpresen erdien (hain zuen %50,2aren) ustez faktore jakin batzuek teknologia-berrikuntzari traba egiten diote. Faktore horien artean, enpresek hauek nabarmentzen dituzte: berrikuntzaren kostuak gehiegizkoak izatea eta arrisku ekonomikoak gehiegizkoak izatea.


Azkenik, 2001-2003 aldian euren asmakuntzak edo berrikuntzak babesteko asmoz patenteak edo beste babes-metodo batzuk erabili dituzten enpresa berritzaileak %22,1 dira. Horrela, aldi horretan, enpresen %8,0ak patenteren bat eskatu zuen eta %5,6ak patenteren bat indarrean zuen 2003. urtearen amaieran. Halaber, aldi berean, enpresa berritzaileen %15,6ak beste babes-metodo batzuk erabili ditu. Azken hauen artean daude fabrika-markak, egile-eskubideak, e.a.


Ehuneko hauek gehitu egiten dira, alabaina, 10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileak bakarrik kontuan hartzen badira. Zehazki, enpresa berritzaile horien %36,3ak patenteren bat edo beste babes-metodoren bat erabili du aldi horretan; %10,3ak patenteren bat eskatu du 2001-2003 aldian eta %13,5ak patenteren bat zuen indarrean 2003. urte amaieran. Era berean, enpresa horien %32,5ak beste babes-metodo batzuk erabiltzen zituen.




Ohar metodologikoa: EUSTATek egindako Teknologia-Berrikuntzaren Inkesta edozein tamainako eta jardueraren edozein sektoretako (lehenengo sektorea izan ezik) EAEko enpresei, herri administrazioei eta etxeko zerbitzuei zuzentzen zaie. Inkestaren helburua, enpresek teknologia-berrikuntzarako gauzatzen dituzten jarduerei buruzko informazioa ematea da. Inkestak, gainera, EAEko 3.400 establezimenduko eredu-lagin bat hartzen du oinarri gisa.


Alderdi homogeneoak aintzat hartuta Estatuarekin erkaketak egin ahal izateko 10 langile edo gehiago dituzten enpresei buruzko datuak hartu dira eta hezkuntza sektorea baztertu egin da.




Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: José Miguel Escalada
Tlf:+34-945-01 75 07 Fax:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

10 langile edo gehiago dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen herena berritzaile izan zen 2001-2003 aldian

Eragiketa : 
Berrikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
223202
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018-2023
Eguneratze data : 
2005/04/14
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/30
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003015_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali