HomeGaiakMigrazio mugimenduakPrentsa Oharrak 2003. urtean migrazio-saldo...

2005/06/27ko prentsa-oharra

MIGRAZIO-MUGIMENDUEN ESTATISTIKA (MME) 2003. urtea



2003. urtean migrazio-saldo positiboak berdin jarraitu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan



Euskal biztanleriaren %8,2 lekuz mugitu zen



EUSTATen datuen arabera, 2003. urtean, joan zirenak baino 6.251 pertsona gehiago etorri ziren Euskal Autonomia Erkidegora, hau da, ia 2002. urtean izan zen kopuru berdina. Bada, Erkidegorako migrazio-saldo positiboa duen ondoz ondoko laugarren urtea dugu hau. Lurraldeka, Bizkaiak 4.020 pertsona gehiago izan zuen; beraz, kopuru absolutuetan migrazio-saldo altuena zeukan. Aurreko urtekoaren aldean saldoa %17,4 altuagoa izan zen. Arabak migrazio-mugimenduen ondorioz 2.240 pertsona gehiago izan zituen; beraz, aurreko urtekoaren aldean %17,3 murriztu zen bere saldo positiboa. Gipuzkoak 9 pertsona gutxiago izan zituen.


Euskal biztanleriaren %8,2k bizileku aldaketaren bat egin zuen 2003. urtean zehar. Mugimendu hori %70,8an Euskal Autonomia Erkidego barruan eman zen, eta gainerako kasuetan erkidegotik kanporako mugimendua eman zen.




Migrazio-saldo positiboa atzerritik etorritako pertsonei esker eman zen


Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainerako autonomia-erkidegoen arteko mugimenduak bakarrik kontuan hartuz gero, 2003. urtean aurrekoan baino 1.618 pertsona gutxiago etorri ziren. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainerako autonomia-erkidegoen arteko migrazio-saldoa oraindik negatiboa da, 3.449 pertsonako galera izan baita. Bestalde, atzerriko herrialdeetako etorkinen migrazio-saldoa positiboa izan zen, 9.700 pertsona gehiago egon zelako; hala ere, aurreko urtekoaren aldean, %1,92 gutxitu ziren.


Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 173.734 kasutan aldatu ziren ohiko bizilekuak:


Kopuru horretatik, 84.117 kasutan udalerrian bertan aldatu dira bizilekuak.

Erkidego barruko mugimenduak, hau da, bai jatorria bai helmuga Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan dituzten mugimenduak 38.934 izan dira.

Era berean, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 28.467 immigrazio gertatu dira. Jatorria gure erkidegoaz kanpoko udalerri batean eta helmuga Euskal Autonomia Erkidegoan duten mugimenduak dira horiek.

Azkenik, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 22.216 emigrazio gertatu dira. Jatorria gure autonomiaerkidegoko udalerri batean eta helmuga gure erkidegotik kanpora duten mugimenduak dira horiek.







Euskal Autonomia Erkidegoko mugikortasun geografikoa eta emigrazio-tasa txikiak dira, Estatuko batezbestekoarekin erkatuta.


Kanpoko edo erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2003. urtean EAEko mila biztanletik 24 mugitu ziren (‰30 Araban, ‰26 Bizkaian eta ‰18 Gipuzkoan); alabaina, mugikortasun hori gainerako autonomia-erkidegoetakoarekin erkatuta txikia zen, azken hauetan mila biztanletik 35 mugitzen baitira.


EAEko emigrazio-tasa, 2003. urtean, ‰10,5ekoa izan zen; eta atzerrira egindako emigrazioa kenduz gero, ‰9,7koa, autonomia-erkidego guztien batezbestekoaren lau puntu baino gehiago azpitik. Gaztela eta Leon, Madril, Errioxa, Balearrak eta Ceuta-Melilla batezbestekoa baino gorago zebiltzan; eta ‰16 eta ‰38 artean zeudenez, EAEko tasaren gainetik gelditu ziren.


Euskal Autonomia Erkidegoari bertatik jasotzen duten biztanleria baino gehiago ekarri zioten autonomiaerkidegoak hauek dira: Murtzia, Gaztela-Mantxa, Kanariak, Asturias eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoak. 37 pertsonako saldo positiboa zegoen autonomia horiekin. Atzerriarekin, 9.700 pertsonako saldo positiboa izan zen 2003. urtean.


Euskal Autonomia Erkidegoko emigrante gehien erakarri duten autonomia erkidegoak ondokoak dira, eta hurrenkera honetan: Kantabria, Gaztela eta Leon, Madril eta Nafarroa. Lauren artean, gure erkidegoa uzten duten bi lagunetatik bat hartzen dute.


Atzerriko nazionalitatea duten immigratzaileak, 2003. urtean, 13.738 pertsona izan ziren, hots, aurreko urtean baino %12,7 gehiago, eta gure erkidegoko sarrera guztien %48 izan ziren. 1988az geroztik, nabarmen gehitu dira atzerriko nazionalitatea duten etorkinen sarrerak Euskal Autonomia Erkidegoan. Kopuru absolututan, 500 sarrera ingurutik 13.000 pasara igo zen 2003an, hau da, atzerritarren immigrazioak 27rekin biderkatu dira hamabost urtean. Kontuan izan behar da atzerriko etorkinetatik zenbait beste autonomia erkidego batzuetatik etorri direla. Zehazki, 2003. urtean 4.098 kasutan gertatu zen hori.


Titulu-mailari dagokionez, titulu-maila apalenetakoak dira immigrazioen %50 eta emigrazioen %49,7; goi-mailako tituluetan, ordea, emigrazioen %17,2 eta immigrazioen %19.


Emigranteen batez besteko adina, 39,1 urte, immigratzaileena (35,1) baino 4 urte handiagoa izan zen.





Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2003. urtean migrazio-saldo positiboak berdin jarraitu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan

Eragiketa : 
Migrazio-mugimenduen estatistika
Eragiketa kodea : 
010311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2005/06/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003099_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali