2005/05/24ko prentsa-oharra

HIRUHILEKO KONTU EKONOMIKOAK (HKE) 2005eko 1. HIRUHILEKOA



Euskal AEko BPGak %2,9ko hazkundea izan zuen 2005eko lehenengo hiruhilekoan



Lehenengo sektorea, Eraikuntza eta eskariaren ikuspegitik Inbertsioa izan ziren joera onena izan zuten osagaiak urte honen lehenengo hiruhilekoan



EUSTATek landutako datuen arabera, Euskal AEko ekonomia %2,9 hazi zen 2005eko lehenengo hiruhilekoan 2004ko hiruhileko berdinaren aldean. Hiruhilekoaren bilakaera aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, hiruhileko arteko %0,5eko hazkunde-tasa lortu zen.


Euskal AEko urte arteko bilakaera Espainiako ekonomiak izandakoaren antzekoa izan zen, baina Europar Batasuna-25erako (%1,7) eta Europar Batasunera-15erako (%1,6) estimatutako tasa gainditu egin zuen, eta Eurogunekoa (%1,4) bikoiztu.





Eskaintzaren aldetik, urte arteko tasan batez bestekoaren gainetik hazi ziren sektoreak nekazaritza eta arrantza (%14,3) eta eraikuntza (%4,3) izan ziren. Bi sektore horiek profil azeleratua erakutsi zuten, bai urte arteko baliotan, bai hiruhileko artekoetan.



Euskal AEko ekonomiaren egituran hedapen handia duen industria-sektoreak urte arteko tasa apalagoa izan zuen, %1,4koa. Bestalde, %0,3ko hiruhileko arteko tasa negatiboa izan zen, aurreko urteko azken hiruhilekoarekiko dezelerazioa nabarmenduz.


Zerbitzuek osotara hartuta, ibilbide positiboari eutsi zioten urte arteko bilakaeran, ekonomiaren batez bestekoaren erregistro bera markatuz. Zerbitzuetan, merkatukoak izan ziren eredua markatu zutenak, %3,0ko urte arteko hazkundearekin; ez-merkatukoek %2,0ko hazkundea lortu zuten.



Eskariaren aldetik, barne-eskaria %2,8 hazi zen, BPGarena baino hamarren bat gutxiago, eta ondorioz, kanpo-saldoak ekarpen txikia egin zion BPGaren hazkundeari, inportazioak zein esportazioak %0,6 besterik ez baitziren gehitu.




Etxeek kontsumoan izandako gastuak urte arteko %2,2ko bilakaera neurritsua izan zuen, aurreko hiruhilekoaren aldean azelerazioa erakutsi arren: 2004ko laugarren hiruhilekoan izandako %0,3ko hiruhileko arteko tasatik aurtengo lehenengo hiruhilekoan izandako %0,8ra pasa zen.


Kontsumo publikoan izandako gastuak etxeetakoak baino urte arteko ibilbide nabarmenagoa izan zuen: %3,3ko urte arteko tasara igo zen, eta azken kontsumoko gastu osoa %2,4ra.


Eskariaren osagairik dinamikoena Kapital Eraketa Gordina (inbertsioa) izan zen zalantzarik gabe eta urte arteko %4,0ko bilakaera izan zuen. Ekipo-ondasunen erosketetan eta eraikuntzako azpisektorean gauzatutako inbertsioek eskari efektiboaren joera goratu zuten.


Enplegua %1,8ko tasara igo zen, 2004ko lehenengo hiruhilekoaren aldean, eta 16.000 enplegu garbitik gora sortu ziren urtean. Urte arteko enplegua sortu zuten sektoreak eraikuntza (%2,6) eta zerbitzuak (%2,7) izan ziren; nekazaritza eta arrantzak (%-1,2) eta industriak (%-0,3), aldiz, enplegu-kotak galdu zituzten.


2005eko lehenengo hiruhileko horretan, lurralde historikoka, BPGa %3,0 igo zen Bizkaian, %2,8 Gipuzkoan eta %2,7 Araban, guztiak urte arteko tasetan.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Maria Angeles del Castillo
Tlf:+34-945-01 75 97 Fax:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGak %2,9ko hazkundea izan zuen 2005eko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2005/05/24
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003073_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali