2005/05/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2005eko APIRILA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,2 igo ziren 2005eko apirilean



Azken hamabi hilabeteetan (2005eko apirila, 2004ko apirilarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak % 5,9 gehitu ziren.


2005eko apirilean, EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea % 0,2 igo zen aurreko hilaren aldean, eta apirileko urte arteko tasa % 5,9ra iritsi zen.



2005eko apirilean, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,2 igo ziren.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten: aurreko hilaren aldean % 0,2 igo zen Eraikuntza eta % 0,3 Obra Zibileko lehengaien kostuak. Urte arteko bilakaerak ere antzekoak izan zituzten azpisektore biek: Eraikuntzako lehengaien kostuak % 6,9 igo ziren eta Obra zibilekoak % 6,7.


Apirilean prezio hazkunderik handienak besteak beste, kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: leherkariak eta gasak (% 6,3), asfalto-produktuak (% 3,7), garbitzeko eta txukuntzeko materialak (% 3,4), petroliotik eratorriak (% 3,2) eta burdindegiko tresneria (% 2,0) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten energia elektrikoa (% -7,8), egiturak eta galdaragintza (% -1,0), plastikozko hoditeria. Isolatzaile termikoak (% -0,7) eta burdina eta altzairua (% -0,5) lehengaiek.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: asfalto-produktuak (% 24,9), metalezko hoditeria (% 24,3), petroliotik eratorritakoak (% 24,2) eta burdina eta altzairua (% 21,0) lehengaiek. Bestalde, urteko arteko prezioetan (2005eko apirila, 2004ko apirilaren aldean), murrizketak izan zituzten beira (% -3,9), energia elektrikoa (% -1,7) eta bulego-materiala (% -1,5) lehengaiek.







Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,2 igo ziren 2005eko apirilean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2005/05/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003075_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali