|
Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: metalezko hoditeria (%33,3), burdina eta altzairua (%27,8), asfalto-produktuak (%24,8) eta petroliotik eratorritakoak (%24,1) lehengaiek. Bestalde, urte arteko prezioetan (2005eko martxoa, 2004ko martxoaren gainean), murrizketak izan zituzten beira (%-5,5), leherkariak eta gasak (%-2,4), bulego-materiala (%-1,4), energia elektrikoa (%-1,0) eta egurra eta kortxoa (%-0,1) lehengaiek.
|