|
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2005eko apirileko indizearen bilakaera hazi egin da sektore guztietan, 2004ko otsailarekin erkatuta. Kontsumo-ondasunak %6,8 hazi ziren, kontsumo-ondasun iraunkorrak eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak ere hazi egin zirelako (%7,3 eta %6,6, hurrenez hurren). Ekipamenduko ondasunak %5,6ko urte arteko tasarekin hazi ziren, Tarteko ondasunak %2,9rekin eta Energia %3,6rekin.
|