HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak 2005eko udan bidaiari-sarrerak...

2005/09/26ko prentsa-oharra

NEKAZALTURISMOKO ESTABLEZIMENDUEN INKESTA-2005eko UDA



2005eko udan bidaiari-sarrerak %10 gehitu ziren eta gaualdiak %5, Euskal AEko nekazalturismoetan




Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 2005eko ekainean, uztailean eta abuztuan 32.901 bidaiari-sarrera erregistratu ziren, hau da, iazko aldi berean baino %10 gehiago: %18 gehitu ziren Gipuzkoan, %4 Araban eta %3 Bizkaian. Euskal AEn, Estatuko bisitariak %11 gehiago izan ziren eta atzerrikoak %4 gehiago.

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 117.632 izan ziren 2005eko udako hilabeteetan, hots, aurreko urteko aldi berean baino %5 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasa positiboak izan ziren Gipuzkoan (%9) eta Bizkaian (%2), baina negatiboa Araban (%-9).


Bidaiariko batez besteko egonaldia 3,78 egunetik 3,58 egunera laburtu zen azkeneko udan.


Plazakako betetze-maila %49,10etik %48,01era jaitsi zen.









Zuzentze-oharra: Estatistika-bulego nagusien jardunbide egokirako irizpideen arabera, jakinarazi nahi dizuegu erroreak aurkitu ditugula joan den 2005eko irailaren 22ko prentsa-oharrean emandako nekazalturismoko establezimenduen datuetan. Ohar honen bidez zuzendu ditugu 2005eko ekaineko, uztaileko eta abuztuko bidaiarien eta gaualdien metatze-datuak.





Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

1. taula: ekaineko, uztaileko eta abuztuko hileko emaitza metatuak



Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko udan bidaiari-sarrerak %10 gehitu ziren eta gaualdiak %5, Euskal AEko nekazalturismoetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2005/09/26
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003174_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali