HomeGaiakZor publikoaPrentsa Oharrak Euskal AEko autonomia-administrazioen...

2005/10/19ko prentsa-oharra

SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTUEN ESTATISTIKAK 2003. urtea



Euskal AEko autonomia-administrazioen gastu arrunta %8,7 gehitu zen 2003an



Finantza-zor bizia BPGdaren %6,8an kokatu zen



2003ko ekitaldian, Euskadiko Autonomia-Administrazioen (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udal-administrazioak, euren erakunde autonomoekin eta udalez gaindiko erakundeekin batera) gastu arrunta %8,7 hazi zen eta 8.885,9 milioi eurora iritsi zen, Eustatek emandako datuen arabera. Sarrera arruntek, aldiz, %4,5eko urteko bilakaera-tasa apalagoa izan zuten eta 10.605,9 milioira iritsi ziren.

Ondorioz, eragiketa arrunten saldoa (sarrera arruntak ken gastu arruntak) %12,8 murriztu zen aurreko urtearen aldean, 2.002ko 1.972 milioitik 2003ko 1.720 milioira.


Zerga-sarrerek sarrera arrunten %90,5 hartu zuten eta horien artean BEZa (%10,3) eta Bestelako zergak (%6,7) nabarmendu ziren lortu zuten urteko bilakaera-tasagatik. PFEZ eta Zerga Bereziak %3,9 eta %3,5 hazi ziren, hurrenez hurren; eta sozietate-zergen sarrerak %0,6. Udal-zergak %3,6 murriztu ziren eta Bestelako sarrera arruntak %2,4.





Gastu arruntaren atalean, langileria-gastuak %5,9 hazi ziren, aurreko ekitaldian (%5,4) baino puntu erdi gehiago. Transferentzia arruntek, hots, diru-laguntzek eta itzuli beharrik gabeko diru-laguntzek %10,0ko hazkundea metatu zuten. Bestelako gastu arruntek, funtzionamendu-gastuek %9,4ko urteko progresio-tasa izan zuten, eta 4. eta 2. kapituluen artean %8,7ra igo zuten guztizko gastu arruntaren bilakaera.


Kapital-sarrerak aurreko urtearen aldean %20,6 murriztu eta 246,1 milioira iritsi ziren, eta Kapital-gastuak (inbertsioak gehi kapital-transferentziak) 1.957,5 milioira igo ziren (%+0,6). Kapital-eragiketen saldo negatibo horrek ia guztiz hartu zuen eragiketa arrunten saldo positiboa D 1.720 milioi).


Eragiketa arrunten eta kapital-eragiketen bilakaera horren ondorioz, aurrekontu-superabit ez-finantzarioa 2002ko 336,5 milioitik 2003ko 8,4 milioira jaitsi zen.









Zor biziak 2001ean izan zuen kotarik baxuena, 2.776,4 milioikoa; 2002an 3.118,1 milioira igo zen; eta 2003ko ekitaldian, 3.349,0 milioira iritsi zen, azken bi urte horietan BPGdaren portzentajea %6,8 inguruan egonkor mantendu zen arren. 2003ko ekitaldian 276 milioiko aurreko zorra amortizatu zen eta 516 milioiko zor berria egin zen.





Euskal AEko autonomia-administrazioetako langileak 59.378 izan ziren 2003an, hots, aurreko urteko 58.718 langileak baino %1,1 gehiago. Merkataritza-sozietateetako eta zuzenbide pribatuko entitate publikoetako langileak ere kontatuz gero, 88.482 langilera iritsi ziren 2003an, 2002an baino %1,0 gehiago. Enplegu-maila horrek Euskal AEko guztizko enpleguaren %9,7 hartu zuen 2003an.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Jose Mª Agirre Eskisabel
Tlf:+34-945-01 75 80 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko autonomia-administrazioen gastu arrunta %8,7 gehitu zen 2003an

Eragiketa : 
Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak
Eragiketa kodea : 
153011
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2005/10/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003186_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali