2005/09/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2005EKO ABUZTUA



Euskal AEko eraikuntzako kostuek bere horretan iraun zuten (%0,0) 2005eko abuztuan



Azken hamabi hilabeteetan (2005eko abuztua, 2004ko abuztuarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %4,1 gehitu ziren


2005eko abuztuan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea (%0,0) ez zen aldatu aurreko hilaren aldean, eta abuztuko urte arteko tasa %4,1era iritsi zen, EUSTATen datuen arabera.


2005eko abuztuan, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,1 igo ziren.


Eraikuntza eta Obra zibila azpisektoreek bilakaera desberdinak izan zituzten. Eraikuntzan (%0,0) indizea ez zen aldatu, baina obra zibilean lehengaien kostuak %0,2 igo ziren, aurreko hilaren aldean. Azpisektore horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, ibilbide hurbilak izan zituztela ikusiko dugu: Eraikuntzako lehengaien kostuak %3,9 igo ziren eta Obra zibilekoak %4,1.


Abuztuan, prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: energia elektrikoa (%6,6), asfalto-produktuak (%4,9), petroliotik eratorritakoak (%3,9), karea, igeltsua eta eskaiola (%2,6) eta olioak eta koipeak (%2,6) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten, besteak beste, beira (%-2,7), metalezko hoditeria (%-1,3), burdina eta altzairua (%-0,9), karea, igeltsua eta eskaiola (%-0,6) eta zementu artifiziala (%-0,3) lehengaiek.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: asfalto-produktuak (%27,1), petroliotik eratorritakoak (%26,7), harri elaboratua (%11,8), leherkariak eta gasak (%10,7) eta burdina eta altzairua (%8,4) lehengaiek. Aitzitik, urteko arteko prezioetan murrizketak izan zituzten beira (%-3,4), bulego-materiala (%-3,1), karea, igeltsua eta eskaiola (%-2,7), egitura metalikoak eta galdaragintza (%-2,0), eta zura eta kortxoa (%-1,4) lehengaiek.







Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzako kostuek bere horretan iraun zuten (%0,0) 2005eko abuztuan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2005/09/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003178_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali