2005/06/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2005eko MAIATZA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,2 jaitsi ziren 2005eko maiatzean



Azken hamabi hilabeteetan (2005eko maiatza, 2004ko maiatzarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak % 5,2 gehitu ziren


2005eko maiatzean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea % 0,2 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta maiatzeko urte arteko tasa % 5,2ra iritsi zen, EUSTATen datuen arabera.



2005eko maiatzean, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (% 0,0) eta lehengaien kostuak, berriz, % 0,2 jaitsi ziren.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera desberdinak izan zituzten: aurreko hilaren aldean % 0,2 jaitsi zen Eraikuntza eta % 0,5 Obra Zibileko lehengaien kostuak. Urte arteko bilakaerak antzekoagoak izan zituzten azpisektore biek: Eraikuntzako lehengaien kostuak % 5,6 igo ziren eta Obra zibilekoak % 5,0.


Maiatzean, prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: asfalto-produktuak (% 6,7), energia elektrikoa (% 2,7), esku-erremintak (% 2,5) eta bestelako metalezko artikuluak (% 0,7) lehengaiek, besteak beste.


Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten petroliotik eratorritakoak (% -4,3), leherkariak eta gasak (% -3,5), plastikozko hoditeria eta isolatzaile termikoak (% -1,6), metalezko hoditeria (% -1,0) eta burdina eta altzairua (% -0,7) lehengaiek, besteak beste.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: asfalto-produktuak (% 29,8), metalezko hoditeria (% 15,9), burdina eta altzairua (% 13,8) eta petroliotik eratorritakoak (% 12,1) lehengaiek. Aitzitik, urteko arteko prezioetan murrizketak izan zituzten beira (% -3,5), bulego-materiala (% -1,5) eta egitura metalikoak eta galdaragintza (% -0,7) lehengaiek.







Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,2 jaitsi ziren 2005eko maiatzean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2005/06/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003105_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali