2005/10/31ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2005eko IRAILA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 jaitsi ziren 2005eko irailean



Azken hamabi hilabeteetan (2005eko iraila, 2004ko irailarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %3,7 gehitu ziren


2005eko irailean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,1 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta irailerako urte arteko tasa %3,7ra iritsi zen, EUSTATen datuen arabera.



2005eko irailean, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (%0,0) eta lehengaien kostuak, berriz, %0,1 jaitsi ziren.


Eraikuntza eta Obra zibila azpisektoreek bilakaera desberdinak izan zituzten. Lehengaien kostuei dagokienez, Eraikuntzan (%-0,2) indizea murriztu egin zen, baina Obra Zibilean lehengaien kostuak %0,2 igo ziren, aurreko hilaren aldean. Baterako emaitza %-0,1ekoa izan zen, Eraikuntza azpisektorea pisutsuagoa delako Obra Zibila baino. Azpisektore bien urte arteko bilakaerek aldeak izan zituzten: Eraikuntzako lehengaien kostuak %3,2 igo ziren eta Obra zibilekoak %3,9.


Irailean prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: petroliotik eratorritakoak (%5,0), asfalto-produktuak (%2,8), olioak eta koipeak (%2,2) eta beira (%0,9) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten, besteak beste, energia elektrikoa (%-4,9), leherkariak eta gasak (%-3,7), burdina eta altzairua (%-1,0), ateratze-agregatuak (%-0,3) eta bulego-materiala (%-0,2) lehengaiek.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: asfalto-produktuak (%32,1), petroliotik eratorritakoak (%31,9), olioak eta koipeak (%7,4), lur erreak (%6,4), esku-erremintak (%6,3) eta harri elaboratua (%6,2) lehengaiek. Aitzitik, urteko arteko prezioetan murrizketak izan zituzten energia elektrikoa (%-3,4), bulego-materiala (%-2,9), egitura metalikoak eta galdaragintza (%-0,8) eta karea, igeltsua eta eskaiola (%-0,5) lehengaiek.








Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 jaitsi ziren 2005eko irailean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2005/10/31
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003195_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali