|
Sektoreka, industri sektore handien sailkapena kontuan hartuta, 2005eko uztaileko indizearen bilakaerak aldakuntza positiboak izan zituen sektore guztietan, 2004ko uztailarekin alderatuta: energia %6,6 hazi zen, ekipo-ondasunak %8,7, bitarteko ondasunak %4,4 eta kontsumo-ondasunak %6,8%. Azken horiek honela banatu ziren: kontsumo-ondasun iraunkorrak %5,1 hazi ziren, eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %7,8.
|