|
Orain arte eskaintza eta eskaerako agregatuak termino errealetan edo konstanteetan aurkezten ziren, oinarrizko urte bati dagokionez, eta urte horrekin alderatuta deflaktatzen ziren, prezioaren osagaia kenduz. Bolumen neurketa berriarekin, hazkundeak ez dira oinarrizko urte bati buruzkoak izango (esaterako, gure kasuan, 2000. urtea); erreferentziako urtea, aitzitik, aurreko urtea izango da, oinarri finkoko sistema batetik oinarri mugigarriko sistema batera igaroz. Aurreko urteko prezioen araberako neurketa hauek kate-mailak dira. Kate-maila horien produktutik, kateatutako bolumen-neurketen serie tenporala aterako dugu, indize-zenbaki gisa aurkeztuko direnak, erreferentziako urte baten aldean, 100 balioa izango duena.
|