2005/09/02ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2005EKO UZTAILA



Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,1 jaitsi dira 2005eko uztailean



Azken hamabi hilabeteetan (2004ko uztailetik 2005eko uztailera) eraikuntzaren kostuak %5,0 igo dira.


EAEn eraikuntzako kostuen indizeak %0,1eko beherakada izan du 2005eko uztailean, aurreko hilabetearekin erkatuta. Horrela, eta EUSTATen datuen arabera, hilabete horretako urte arteko tasa %5,0raino igo da.



2005eko uztailean laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (%0,0), aitzitik lehengaien kostuek %0,1eko beherakada izan dute.


Eraikuntzaren eta Obra Zibilaren azpisektoreek antzeko bilakaera izan dute. Eraikuntzak %0,1eko beherakada izan du aurreko hilabetearekiko, eta Obra Zibilerako lehengaien kostuek %0,3koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran, argi ikusten da ibilbide antzekoak dituztela: Eraikuntzako lehengaien kostuak %5,4 igo dira, eta Obra Zibilekoak, %4,6.


Uztailean, prezioaren hazkunde handienak, besteak beste, petrolioaren eratorrietan (%3,5), kare, igeltsu eta eskaiolan (%2,6), asfaltozko produktuetan (%2,1) eta beiran (%1,1) kontsumitutako lehengaietan eman da. Ondoko hauetako lehengaien prezioak, berriz, gutxitu egin dira, besteak beste: metalezko tutuerietan (%-4,6), lehergailu eta gasetan (%-1,5), erauzketa-agregakinetan (%-0,7) eta lur egosietan (%-0,4).


Sektorean kontsumitutako lehengaien prezioen artean, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak hauexek dira: asfaltozko produktuak (%27,1), petrolioaren eratorriak (%26,6), burdina eta altzairua (%14,1), harri landua (%11,8) eta karea, igeltsua eta eskaiola (%6,7). Bestetik, ondoko hauen lehengaien urte arteko prezioak murriztu egin dira: bulegoko materiala (%-2,5) energia elektrikoa (%-2,1), beira (%-1,8) eta metalezko egiturak eta galdaragintza (%-1,2).







Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,1 jaitsi dira 2005eko uztailean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2005/09/02
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003137_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali