|
Ekainean, prezioen hazkunde handienak, besteak beste, ondoko hauetan kontsumitutako lehengaietan eman da: petrolioaren eratorriak (%9,3), asfaltozko produktuak (%6,7), burdina eta altzairua (%1,5), erauzketa-agregakinak (%0,7) eta lur egosiak (%0,5). Ondoko hauetako lehengaien prezioak, berriz, gutxitu egin dira, besteak beste: karea, igeltsua eta eskaiola (%-3,0), energia elektrikoa (%-1,7), metalezko tutueriak (%-0,7) eta egiturak eta galdaragintza (%-0,5).
|