|
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen ia erdiak. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa (%27,2); 25-29ko taldea beherago geratu zen, erditzeen %17,9 ekarri baitzituen. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatu zirenak %5,2 izan ziren, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %4,1 besterik ez zuen ekarri.
|