|
2005eko hirugarren hiruhilekoan eraikuntza-sektorearen bilakaera gehiago oinarritu zen eraikuntza azpisektorean, obra zibila azpisektorean baino. Izan ere, lehenak urte arteko %10,4ko igoera izan zuen, eta bigarrenak, berriz, %3,3koa. Termino metatuetan posizioak mantendu egin ziren: eraikuntza %10,3 eta obra zibila %4,2 hazi ziren joandako hiru hiruhilekoetan.
|